XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) militarrak, handik dauden etxe apurretan lo egiten badaude ere, soldaduak lurrean daude lotan, lur bustiaren gainean, maiz euria gainetik jausten zaielarik.

Baina ahulduta daude, jota, eta lo egiten dute.

Napoleoni esploratzaileak hurbiltzen zaizkio eta ingelesak han daudela baieztatzen diote.

Beraz, ez dute ihes egin eta Napoleon baretzen da.

Lurra lupetzaz beterik dago.

Ez da orain euririk, baina lokatz hura oztopo da kainoien mugimenduetarako.

Ordularia begiratu eta atakearen ordua bederatzietarako seinalatzen du.

Berehala, prestaerak egiten hasi dira.

Soldaduek zopa beroa egiten dute eta janari apurrak irensten dituzte.

Beteranoak dira gehienak, gogorrak.

Napoleoni Reille jenerala hurbiltzen zaio.

Bezperan Soult bezala, urduri dago eta Napoleoni aholku bat ematen dio: Ez itzazu ingelesak aurretik ataka, zeharka baizik, mugimenduen bitartez.

Reille, ingelesen aurka burrukatzen ohituta dago Espainiako lurraldeetan eta, beraz, ba du experientziarik.

Baina orain ere, Soult-i egin zion bezala, Napoleonek ez dio jaramonik egiten: Wellington general txar bat da eta ingelesak soldadu txarrak dira, erantzuten dio.

Hamaiketan, atakerako aukeratu zuen ordutik bi beranduago, eguzkia zeruan da eta Napoleon bere soldaduei errebista pasatzen.